top of page

klasizismoko konposagileak

Laburpena: Klasizismoa musikan

klasizismoko lan zatiak

Klasizismo musikala XVIII. mendean zehar garatu zen. Klasizismoa 1750.ean, J.S. Bach hil zen urtean, sortu zen.


. Musika klasikoak, formari dagokionez, bikaintasun handia lortuko zuen. Doinu funtsezkoa zuen eta bereziki aipatzekoa da haren esaldien erregulartasuna. Adierazkortasunaren eta formaren artean oreka handia erakusten zuen musika da. Musika xaloa, artifizialtasunik gabekoa, oso distiratsua, ordea.

. Aldi honetako forma musikal bereizgarrienak Sonata eta Sinfonia dira. Azken hau orkestrarako eginiko Sonata handi bat besterik ez da.

. XVIII. mendearen lehenengo hamarkadetan barroko garaiko kontrapuntua zurrunegia zela uste zuen korronte berri bat zabaltzen hasten da. Konpositore hauek ez zuten onartuko musika obra batetan gogo-aldarte bakarra agertzea, bat-batekotasun gehiago bilatzen zuten.
Erreakzio hau desberdina izango da herriaren arabera:

Frantzia: Klasizismoaren aurreko korrontea “rococo” edo “estilo adeitsua” deitzen da.
Fuga barrokoak zuen etenik gabeko isuriaren kontrara, garai honetako musikak akordeez lagundutako melodia bat izatea zuen ezaugarri nagusia. Garai honetan Frantzian musika obra gehienak laburrak ziren eta musikaz kanpoko irudiak lagunduta joaten ziren, txorien kantu edo haize errotak adibidez.

Alemania: Klasizismoaren aurreko korrontea “estilo hunkibera” deitzen da eta “estilo adeitsua” baino zabalagoa izango da gogo-aldarteen kontrasteetan. Orokorrean obrak Frantziakoak baino luzeagoak ziren eta ez zegoen beraietan musikaz kanpoko erreferentziarik. Alemanek forma abstraktuen eta instrumentuen genero berrien garapenean eragin zuten, kontzertua, sonata eta sinfonia bezala.

Italia: Italian klasizismoaren aurretik ez zen estilo zehatz bat eman, baina genero berrien sorreran beraien eragina ere izan zuten, batez ere sinfonian.

 genero garrantzitsuenen

artean

opera dugu

Joseph Haydn 

(1732-1809)

Ludwing

van Beethoven

(1770-1814)

Wolfgang Amadeus

Mozart

(1756-1791) 

Egizu klasizismoari dagokion testa!

bottom of page