top of page

Barrokoko musikaren ezaugarriak

konposagile garrantzitsuenak: Bach, Vivaldi eta Haendel

BARROKOA:

XVI. mendearen bukaeran hasten da, eliza katolikoaren Kontraerreformak mugimendu erlijioso, politiko eta kultural berri bat eragiten duenean, eta XVIII. mendearen hasiera arte irauten du. Musikari dagokionez, berriz, bere hasiera garai berdinean kokatzen bada ere, bukaerarako data zehatz bat ematen da, 1750a, Johann Sebastian Bachen heriotzaren urtea.

 



 

Barrokoan musika, hezkuntzaren ikur bilakatu zen, eta, leku pribatuetan entzutetik, era publikoan antzoki handietan entzutera pasatu zen. Musikak interes handia piztu zuen, eta poetak zein idazleak garaiko astekarietan kritika espezializatuak egitera bultzatu zituen. Genero berri bat ere agertu zen, gainera: opera. Barrokoan, opera ahots-musika profano gorena izan zen. Genero musikal honen izar handiak kastratoak izan ziren.
 

bottom of page